Taldek, bere historian zehar, enpresa-mota jakin batekin egin izan du lan, Sale&LeaseBack formularen bidez aktiboak erosiz. Enpresa-mota horri laguntzeko sortu da, hain zuzen, Higiezinen arloa.
Negozioaren jarduera nagusiak finantzatze aldera enpresek balantzetik atera nahi dituzten instalazioetara eta instalazio berrietara bideratuko da bitartekoa. Aktibo tertziarioetan inbertituko da, batez ere industriakoetan, logistikakoetan, bulegoetan eta hoteletan. Funtsezkoak izango dira bai aktiboaren kalitatea bai errentariaren kaudimena.
Gaur egun, Talde Real Estate Assets I SOCIMI fundraising-fasean dago eta hasierako helburua 100 milioi eurokoa da.
Inbertsio-estrategia
Aktiboaren kalitatea
- Tokiko merkatuaren azterketa
- Aktiboaren kontserbazio-egoera
- Balorazio independentea / ordezkapen-kostua
- Lay-outaren eta aktiboaren malgutasunaren gainekoazterketa / errentatzaile berria bilatzearen kostua
Errentatzailearen kaudimena
- Negozioaren joerak eta driverrak
- Merkatu-azterketa
- Enpresaren historiala
- Finantza-egoera
Transakzioaren egitura eta prezioa
- Errentamendu-kontratuaren baldintzak (errenten gehikuntza eta nahitaez bete beharreko aldia)
- Covenant finantzarioak
- Bermeak, bai maila korporatiboan bai finantza-tresnen bidez
Errentatzailearen negozioarentzat funtsezkoa den aktiboa
- Egoitza korporatiboa
- Logistika-zentroa edo industria-instalazio estrategikoa
- Funtsezko I+G zentroa edo data-centerra
Higiezinen arloko aktiboen kudeaketan interesatuta bazaude
Higiezinak Inmogroup Euskal Herriko eraikin-sustatzaile eta -egile nagusietakoa da Inmogroup. 1988an sortu zen konpainia. Higiezinak Neinor Etxebizitza-sustatzailea, familia anitzeko etxeen eraikuntzan espezialista. Bere sektoreko liderra da Espainian, eta burtsan kotizatzen hasi zen...Portfolio